XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditzaren Batasunaz

Nahiz tituluak ba dirudien gauza sakonez eta konplikatuez mintzatuko naizela, ez da horrelakorik.

Aditza estudiatzeko neure ordutxoak sartu baditut ere, ez naiz oraindik honelako gaiaz teknikoki aldizkarietan idazteko mailara heldu, ene eritziz.

Baina azken aldi honetan, teknikaz (linguistikaz) kanpoko arrazoiak ere erabiltzen eta baliagarritzat hartzen hasi direnez gero, neure burua kapaz ikusten dut, publikoki ene eritzia agertzeko.

Euskaltzainburuak jakin erazi daukunez, batasunaren arazoa linguistikazkoa da soilik.

Aditzaren batasunaz azken aldi honetan bi sistema ziren eztabaidatuak, Lapurdikoa eta Gipuzkoakoa.

Lapurdiko sistemaren hobetasunaz ez dut uste inor kontra mintzatu denik, kategoriazko jaunen artean behintzat.

Gainera, Lapurdiko sistemak, Gipuzkoakoa baino hobea izatetik gain, ba du beste gauza bat: ez dela Gipuzkoakotik ia batere bereizten.

Hobea izan, eta diferentzia handirik ukañ ez.

Beraz, ba dirudi, normalena eta diskusiorik gabe onhartzekoa lapurtarrena dela.

Baina ba dira, norbaitzuen eritziz, linguistikatik kanpo beste arrazoi batzuk*: soziologiaren arrazoiak, alegiá.

Nik onhartzen ditut soziologiaren arrazoiak; eta horrexegatik idazten dut, hain zuzen ere, artikulu hau.

Hain arrazoitsuak ez diren zenbaiten arrazoi soziologikoek honela dioskute: nahiz dudarik gabeko izan lapurtar sistema dela onhartu beharrezkoa, giputza onhartu behar dugula, zereñ bestela diferentzia ttipi hori ikasi beharra ezinezkoa litzaiokeela Gipuzkoako herriari, trauma bat sortuko litzaiokeela eta orduan Gipuzkoan euskara galduko litzatekeela, eta euskara akabo.

Nik, lehenik uste dut, Gipuzkoako herriak hola baino maila handiagoa duela, eta ez litzaiokeela ez ezinezko egingo, ez eta traumarik sortuko, eta gutiago azkeneko puntu lazgarrirá helduko.

Soziologia horrek, deus* erakustekotan, uste dut zenbaiten alferkeria, harrokeria (ez harrotasuna), probintzikeria eta buruzagikeria erakusten daukula.

Giputzaindiaz bat baino gehiago mintzatu da, eta ez Bizkaian bakarrik.

Zereñ, soziologiazko zientziari begiratzen hastekotan, ba dirudi ikuspegi batetik baino ez diogula begiratu, besteak bazterturik.

Soziologiarekiko konklusioak ateratzeko tenoreañ, Gipuzkoari dagozkion puntuak ikusten ditugu, beste lekuetan ba direnik ere axolatú gabe.

Bizkaian ere, behintzat, ba ditugu horrelako arazoak.

Nahiz gauza ezaguna izan Bizkaiko aditza Gipuzkoakoa baino hobea dela, ez dugu orain arte ahorik zabaldu kexatzeko, Lapurdikoa euskaldun guztion onerako egokiagoa delakoan.

Aditzetik bestalde ere, ez gaituzte kontuan eduki; baina, hala ere, ez dugu gehiegi protestatu.

Euskara batuak kanbiorik gehien eta bortitzeñ guri eskatzen eta esijitzen dauku; eta konforme gaude horretan.

Ezin duguna onhartu hauxe da: soziologiazko arrazoi mantxú batzuen kausaz, gogorik ezari paso libre uztea.

Eta orain arte ixilik egon bagara ere, besteek arrazoi soziologikoak ateratzen dituztenez gero, guk ere geureak agertzeko eskubidea dugu, eta, ixilunea apurturik, asaldatzeñ hasteko mementoa ere heldu zaiku.

Bai eta ere, soziologiazko arrazoiak apelaturik, bizkaitarrok (bizkaieraz mintzatzen garenok) Euskaltzaindiari eskatzen diogu, gure arrazoiak kontuan edukitzeko.

Hainbat gauzatan lapurtera guretzat errazago denez gero, eta bai fonetikazko berdintasunak kontuan edukirik, guk lapurtera nahiago dugu, arrazoi printzipalena ere ahantzí gabe: proposatzen diren bi sistemetarik onena dela.

ERRAMUN GERRIKAGOITIA.